Murat, Joachim
Frantses mariskala (Labastide-Fortunière, gaur egun Labastide-Murat, 1767 - Pizzo, Calabria, 1815). Napoliko errege izan zen 1808tik 1814a arte. Napoleonen jeneral hoberenetakoa izan zen, eta haren ezkon-anaia, izan ere enperadorearen arreba Caroline Bonaparterekin ezkondu baitzen 1800. urtean. Espainian maiatzaren 2an izan zen zapalkuntzaren arduradun nagusia izan zen. Ahaleginak egin zituen Espainiako koroa eskuratzeko, baina Napoleonek Napolikoa eman zion. Fusilatu egin zuten.