Murad, Ferid
Estatubatuar sendagilea (Whiting, Indiana, 1936). 1971n Virginiako unibertsitateko Ikerketa Klinikoko zentroko zuzendari izendatu zuten, eta 1981. urtea arte egon zen kargu horretan. 1973-1981 urteen bitartean Charlottesvilleko (Virginia) Barruko Medikuntzako denpartamentuko farmakologia alorreko zuzendaria izan zen. Nitroglizerinak eta beste gai hodi-zabaltzaileek duten jokabidea aztertu zuen Murad-ek, eta 1977an aurkitu zuen gai horiek lotura zuzena zutela oxido nitrikoarekin. 1998. urtean Medikuntza eta Fisiologiako nobel saria irabazi zuen Robert F. Furchgott eta Louis J. Ignarrorekin batera, oxido nitrikoaren inguruko aurkikuntzengatik.