Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Murano

Italiako hiria, Veneziaren barruan gaur egun, Veneziako aintzirako uharte batean; 7.000 biztanle. Oso ezaguna da han lantzen den beirari esker, munduko hoberena baita askoren ustez. Horrez gainera, monumentuak ere badira, Santa Maria eta Donato basilikak eta San Pedro eliza, besteak beste.