Murayama, Tomiichi
Japoniar politikaria (Oita, 1924). 1972an diputatu sozialista hautatu zuten Oitako prefekturan, eta 1974an Alderdi Sozialistako presidente. 1994an Lehen Ministro hautatu zuten. Murayamak erregimen garden eta demokratikoa mantenduko zuela agindu zuen. Baina 1996an dimisioa aurkeztu zuen zenbait arrazoirengatik: 1991. urtetik aurrera Japoniako ekonomiak atzeraldi nabarmena izan zuen, krisi garaian Lehen Ministroaren kudeaketak kritika ugari izan zituen, Goreneko Egia sektak atentatu gogorrak egin zituen. Bere agintaldian indartu egin ziren Japoniaren joera bakezaleak.
- muraila
- Murano
- Murasaki Shikibu
- Murat, Joachim
- Murat
- Murayama, Tomiichi
- Murchante
- murde
- Murdoch, Iris
- Murdoch, Rupert
- Murelaga