Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Muniain

Gesalazko udalerriko herrigunea (Lizarraldea, Nafarroa). 17 biztanle. Hizkuntza, gaztelania. Euskara XX. mendearen hasieran galdu zen. Aipagarri dira XII. mendeko Santa Katalina parrokia eliza zistertarra, Santa Krutz ermita erromanikoa, XVI. mendeko Santa Luzia ermita eta XVI. mendeko etxe armarridunak.