Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Muniain

Aberingo udalerriko herriburua (Lizarraldea, Nafarroa). 253 biztanle. Hizkuntza, gaztelania. Euskara xvi. mendea baino lehen galdu zen. Aipagarri dira XVI. mendeko Ama Birjinaren Jasokundeko eliza (XVII eta XVIII. mendeetan berritua), Erdi Aroko jatorria duen San Sebastian ermita (XVII. mendean berritua), garai bereko San Ramon Nonato ermita eta armarri barrokoak dituzten etxe armarridunak.