Muneta Martínez de Morentín, Jesús María
Nafar musikagilea (Larraga, 1939). Iruñean, Madrilen eta Cuencan egin zituen apaiz ikasketak, eta Salamancako Unibertsitate Pontifizioan teologiako lizentzia eskuratu zuen. Musika, berriz, Salamanca, Valentzia eta Madrilgo kontserbatorioetan ikasi zuen eta Erroman osatu. 1976an Teruelera bidali zuten, eta bertan Instituto Musical Turolense delakoa sortu zuen, laster Musika Kontserbatorio profesional bilakatuko zena. Bertako zuzendari eta irakasle izan da sortu zenetik. Zeregin horrekin batera, kontzertuak eskaintzen eta musika sortzen jarraitzen du. Hainbat sari eskuratu ditu, esaterako, Kultura ministerioak ematen duen Arte Ederretako Zilarrezko Domina.
- munduratze
- mundutar
- mundutarkeria
- munduzale
- munduzalekeria
- Muneta Martínez de Morentín, Jesús María
- Muneta
- Mungia
- Muniáin de Guesálaz
- Muniáin de la Solana
- Muniain