Moshinsky, Marcos
Mexikar fisikaria eta ikertzailea, jatorriz ukrainarra (Kiev, 1921). 1928an iritsi zen Mexikora, eta mexikar hiritartasuna 1942an hartu zuen. Zientzia Fisikoak ikasi zituen Mexikoko Unibertsitate Autonomoan. Mexikoko Fisika Elkarteko eta Ikerketa Zientifikoen Akademiako presidente izan da. Energia Nuklearreko Institutu Nazionaleko ahokularia da eta Mexikoko Unibertsitateko Fisika Teorikoko saileko buru. 1988an Asturiasko Printzea saria jaso zuen Manuel Cardona espainiar fisikariarekin batera. 140 idatzitik gora argitaratu ditu, besteak beste: Tablas de paréntesis de transformación (1967) eta The Harmonic Oscillator in Modern Physics: from Atoms to Quarks (1969).