Morillo Grande, Fernando
Gipuzkoar idazlea (Azpeitia, 1974). 1999. urtean Donostia Hiria saria irabazi zuen Gudaoste ametsak lanarekin. Narrazioa landu du batez ere, gazte literaturaren arloan gehienbat, baina saiakerak, biografiak eta itzulpenak ere egin ditu. 2003an Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria irabazi zuen Izar-malkoak lanarekin. Bereak dira, besteak beste, Sexu egunsentiak (2000), Ortzadarra sutan (2002), Dorretxe zaharreko misterioa (2002), Eta ni zer? (2003), Gloria Mundi (2004), Seximenduz (2007), Suminaren estrategia (2008), eta Zure arimaren truke (2008).
- Morgan, Thomas Hunt
- morganatiko
- Morgaondo
- Mori, Shigefumi
- Morillas
- Morillo Grande, Fernando
- Morin, Edgar
- Moriones
- morisko
- Morisot, Berthe
- Morita, Akio