Erribera Goitiako udalerriko herrigunea, Baia ibaiaren eskuinaldean (Añana). 28 biztanle. Hizkuntza, gaztelania. Euskara xvii. mendean galdu zen. Aipagarri dira XVI. mendeko San Pedro eliza eta Baia ibaiaren gaineko zubia. Eneolitoko herri baten aztarnak aurkitu ziren han 1984. urtean.