Montes Iturrioz, Gaspar
Gipuzkoar margolaria (Irun, 1901 - 1999). Irunen, Madrilen eta Parisen egin zituen margolaritza ikasketak. Beti landu zituen izadiak eta paisaiak, nahiz eta bere karrera luzean aldaketa nabarmenak izan estiloari eta gaien trataerari dagokionez. 1927 eta 1930. urteetako Erakusketa Nazionaletan parte hartu zuen eta bakarkako erakusketa ugari egin zituen Madril, Donostia, Paue eta Baionan. Gipuzkoa, Valentzia eta Asturiasko eliza batzuetako horma-irudiak ere egin zituen. Sari ugari jaso zituen. Haren lan nagusiak: Roncesvalles, El embarcadero, Paisaje de Irún, Fuente de Narciso, Camino de Behobia, Bidasoa, Otoño, Fuenterrabía, Aoiz eta Nieve en Irún.