Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Montevideo

Uruguaiko hiria, izen bereko departamenduko hiriburua. Rio de la Plata ibaiaren ertzean dago, ibai hori itsasoratzen den lekutik gertu. 1.311.976 biztanle (1985). Uruguaiko administrazio, merkataritza eta industriagune garrantzizkoena da. Itsasportu bikaina. Hondartza ederrak eta eraikuntza bikainak ditu. Azken horien artean unibertsitatea, lege-jauregia eta katedrala (1790) dira aipatzekoak. Garrantzi handiko turismogunea. Bruno Mauricio de Zabala euskaldunak, Buenos Airesko gobernariak, sortu zuen 1726an. 1828az geroztik Uruguaiko hiriburua da.  v  Montevideoko hitzarmena. 1960ko otsailaren 18an Montevideon izenpetu zen hitzarmena. Argentinako, Txileko, Brasileko, Mexikoko, Paraguaiko, Uruguaiko eta Peruko gobernuek ere egin zuten. Geroago Kolonbiako eta Ekuadorreko gobernuek ere sinatu zuten, eta guztien artean “Asociación Latinoamericana de Libre Comercio” osatu zuten, Hego Amerikako merkataritza indartzeko.