Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Monrovia

Liberiako eta Montserrado konderriko hiriburua, Saint Paul ibaia itsasoratzen den lekuan, Ozeano Atlantikoaren kostaldean; 421.058 biztanle (1984). Portuko jardueran eta petrolio findegian oinarritzen da Monroviako ekonomia. Aireportua; unibertsitatea, 1951n sortua. 1822an sortu zen hiria, eta izena James Monroe-ren omenez jarri zioten.  v  Monroviako konferentzia. Liberiako hiriburuan 1961ean egindako bilera. Afrikako 21 herritako ordezkariek parte hartu zuten. Afrikako herri kolonizatuak askatzeko prozesua bizkortzea zuen helburu.