Molina, Ángela
Espainiar antzezlea (Madril, 1955). Antonio Molina abeslariaren alaba da, Paula eta Mónica antzezleen ahizpa eta Miguel antzezlearen arreba. Arte dramatikoa eta balleta ikasi zuen Madrilen. Hemeretzi urte zituela egin zuen lehenengo filma, No matarás (1974, Ez duzu hilko); gerora egin dituen filmen artean aipatzekoak dira: Las largas vacaciones del 36 (1976, 36ko oporraldi luzeak), Ese oscuro objeto del deseo (1977, Luis Buñuel, Desiraren objektu ilun hori), Operación Ogro (1979, Ogro operazioa), Demonios en el jardín (1982, Deabruak lorategian), La mitad del cielo (1986, Zeruaren erdia), Las cosas del querer (1989, eta bigarren zatia, 1995, Maitasunaren gauzak), Una mujer bajo la lluvia (1992, Emakume bat euripean). Sarritan emakume eder eta enigmatikoen paperak egin ditu.