Molina Campos, Enrique
Espainiar idazlea (Madril, 1930). Fintasun handiko poemak eta lirikotasun handikoak idatzi ditu. Poema horietan sentiberatasun handiaz nahasten ditu maitasunezko gaiak eta gai moralak. Aipatzekoak ditu: En verdad os digo (1956, Benetan diotsuet), La puerta (1959, Atea), Historia natural (1965, Historia naturala), Poemas del hilo (1967, Hariaren poemak), En medio de todo (1974, Guztiaren erdian), Visiones y lástimas (1983, Irudipenak eta errukiak) eta Siete poemas (1988, Zazpi poema). 1991n bere poemen bilduma orokor bat argitaratu zen, La señal que nos valga (1952-1990, Balioko digun seinalea), eta 1992an Historial: pequeña antología (Historiala: antologia txiki bat). Lan horiez gainera Nueve ensayos sobre poesía española contemporánea (1991, Bederatzi saiakera gaur egungo espainiar poesiari buruzkoak) eta idazle katalan eta frantsesen itzulpenak idatzi ditu.