Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

molibdeno

iz. Kim. Gai bakuna (Mo; at.-z. 42; at.-m. 95,94). Kolore beltza edo metal erako grisa duen hauts bat da, izadian libre aurkitzen ez dena. Sulfuro eran aurki daiteke molibdenitan. Molibdenoaren pisu espezifikoa 10,2 g/cm3 da, eta metaletan urtze puntu garaiena du (2.620 °C) tungstenoa eta tantaloaren ondotik. Beroaren eta elektrizitatearen oso eroale ona da. Altzairu bereziak egiteko, gogortasun handia ematen baitie, eta bero handiak jasan behar dituzten aleazioak egiteko erabiltzen da batez ere. Molibdenoaren eratorriak koipe labainerazleetan, koloregaietan eta katalizatzaileetan erabiltzen dira besteak beste. Proportzio txikietan nahitaezkoa da landareen elikadurarako eta giza metabolismoan ere beharrezkoa da.