Molina Foix, Vicente
Espainiar idazlea (Elx, Valentzia, 1946). Zuzenbidea eta letrak ikasi zituen Madrilgo Unibertsitatean. 68ko belaunaldia esaten denekoaren kide da. Molinaren lana barnekoia da beti, eta amets surrealisten paisaietan barrena aritzen da. Idatzi dituen eleberrien artean aipatzekoak ditu: Museo provincial de los horrores (1970, Izugarrikerien probintziako museoa), Busto (1973), La comunión de los atletas (1979, Atleten komunioa), Los padres viudos (1983, Guraso alargunak), La quincena soviética (1988, Hamabostaldi sobietarra), La edad de oro (1993, Urrezko aldia), La misa de Baroja (1995, Barojaren meza) eta La mujer sin cabeza (1997, Bururik gabeko emakumea). Los abrazos del pulpo (1985, Olagarroaren besarkadak) eta Don Juan último (1994, Don Juan azkena) dramak ere idatzi ditu. Operako libreto bat ere idatzi du, El viajero indiscreto (1990, Bidaiari lotsagabea) Luis de Pablos-en musikagilearentzat. 1990ean Los espías del realista (Errealistaren espioiak) poesia liburua idatzi zuen.