Mohr, Friedrich
Alemaniar kimikaria eta botikaria (Coblenza 1806 - Bonn 1979). Farmazia eta toxikologia irakasle izan zen Bonnen. Kimikarako tresna asko asmatu zituen. Analisi bolumetrikoaren ezagutza zabaldu eta analisi horren erabilera erraztu zuen. Ardogintzaren prozesua ere aztertu zituen. v Mohr-en gatza. Sulfato ferroso-amonikoa: (NH4)2 [Fe(SO4)2] 6 H2O. Balentzia biko burdina du bere egituran. Uretan urtzen da eta ez da oxidatzen airean. Kimika analisietan erabiltzen da. v Mohr-en balantza. Isurkarien trinkotasuna neurtzeko erabiltzen den tresna.