Minotis, Alexis
(Jaiotza izena, Alexandros Minotakis). Greziar antzerki zuzendari eta antzezlea (Canea, Kreta, 1900 - Atenas, 1990). 1930 aldera, bere herriko antzezpen klasikoetan nabarmentzen hasi zenean, bere konpainia sortu zuen, Teatro Nazionalean garrantzitsuena bihurtu zena. Bertan, Katina Paxinou bere emaztearekin, Shakespeare, Strindberg eta Ibsen-en obrak antzezten has zitezen lortu zuen. 1941ean, alemaniarrek Grezia hartu zutenean, Estatu Batuetara atzerriratu zen. 1951n bere herrira itzuli zenean, Teatro Nazionaleko zuzendari kargua hartu zuen. Bere lehen obrarekin (Edipo Errege), arrakasta handia eskuratu zuen munduko hiri nagusietako antzokietan. 1955ean Epidauroko Antzerki Jaialdietako zuzendari egin zuten. 1958an Londreseko Covent Garden-en Cherubini-ren Medea zuzentzeko deitu zuten, eta arrakasta handia lortu zuen, Maria Callas sopranoaren lanagatik. Harrezkero, opera antzoki nagusi guztietan lan egitera deitu zuten. Entzuterik handiena izan zuen obra Bellini-ren Norma izan zen, antzoki askotan Maria Callasek, Del Monaco tenorrak eta Giulietta Simionatto-k kantatu zutena. 1967an Teatro Nazionaleko zuzendari kargutik bota zutenean, atzerriko antzokietan ibili zen, arrakastatsu. 1974an Teatro Nazionaleko zuzendari kargua eman zioten berriro, eta erretiratu arte (1981) bete zuen. Hala ere, 1986an Shakespeare-ren Veneziako merkataria-ren eszenografian parte hartu zuen. Greziar antzerkiaren patriarkatzat har daiteke Minotis.
- minoiko
- Minondo, Pedro Jose
- minor
- Minos
- minotauro
- Minotis, Alexis
- Minsk
- minskar
- minsor
- mintasun
- Mintegi, Laura