Mintegi, Laura
Bizkaian errotutako nafar idazlea (Lizarra, 1955). Historian lizentziaduna eta psikologian doktorea da. Euskal Hizkuntza eta Literaturako irakasle da Euskal Herriko Unibertsitatean. 2004an euskal PEN Clubaren lehendakari izendatu zuten. Kolaborazioak egin ditu hainbat hedabidetan. 1983an argitaratu zuen Ilusioaren ordaina ipuin bilduma izan zen bere lehen lana. Bildumako ipuinetako batek, “Satorzuloa” izenekoak, Donostia Hiria saria irabazi zuen urte berean. Geroztik, bost eleberri argitaratu ditu: 1985ean Azkue Eleberri Saria irabazi zuen Bai... baina ez (1986), Legez Kanpo (1991), Nerea eta biok (1994), Sisifo maite minez (2001) eta Ecce Homo (2006). Bestalde, Julene Azpeitia 1888-1980 biografia argitaratu zuen 1988an.
- Minotis, Alexis
- Minsk
- minskar
- minsor
- mintasun
- Mintegi, Laura
- mintegi
- Mintoff, Dom
- Minton, Yvonne
- mintsu
- Mintxate