Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

minoiko

izond. Hist. Kreta uhartean antzina izan zen zibilizazioaz esaten da (K.a. 2200 urtetik 1500. urtea arte). Jauregiak eta horietan aurkitu dituzten eskulturak, hormetako margoak eta apaingarriak dira zibilizazio honen artearen ezaugarri nagusiak. Hiri aipagarrienak: Cnosos, iparraldean, guztietan ospetsuena; Festos hegoaldean, eta Mallia ekialdean. ik. Grezia, artea.