Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Minsk

Bielorrusiako hiria, errepublika horretako eta izen bereko probintziako hiriburua; 1.370.000 biztanle. Alemaniarrek erabat suntsitu zuten Bigarren Mundu Gerran. Garrantzi handiko komunikabide eta industriagunea da. Metalurgia, mekanika, ehungintza eta larrugintza. Unibertsitatea. Bielorrusia osoan biztanleak izan zituen lehen guneetako bat izan zen. Lituaniarrek okupatu zuten 1236an, eta poloniarrek XV. mendean. Errusia barrura pasa zen Polonia banatu zenean, 1795ean.