Minkowski, Oskar
Alemaniar fisiologo eta patologoa (Aleksotas, Errusia, Egungo Kaunas, Lituania, 1858 - 1931). Hermann Minkowski-ren anaia. Medikuntza irakasle izan zen Estrasburgoko Unibertsitatean (1882-1904), Kolonian (1904-1905), Greifswald-en (1905-1909), Breslau-n (1909-1926). Diabetesaren oinarri biokimikoa aztertu zuen eta pankrea gairik ezaren ondorio zela frogatu zuen (1884-1889). Halaber, behazun pigmentuak eta azido urikoa gibelean sortzen zirela frogatu zuen (1884).