Minnesota
Estatu Batuetako ipar-mendebaleko estatua; 217.736 km2 eta 4.359.000 biztanle. Hiriburua, Saint Paul; hiri nagusia, Minneapolis. Mugak: iparraldean Kanada, ekialdean Superior aintzira, hegoaldean Iowa eta mendebalean Dakota. Ipar-ekialdean, Superior aintziraren ondoan, dago Minnesotako gune menditsuena (Sawtooth mendiak). Klima kontinentala du, eta belardi asko dago. Biztanle gehienak hegoaldean bizi dira, gero eta gehiago hirietan. Garrantzi handia du nekazaritzak, eta baita esnekiek ere. Meategietatik burdina eta manganesoa ateratzen da. Basoen ustiakuntzak ere garrantzia du. Frantsesek esploratu zuten, 1803an Estatu Batuek eskuratu zuten, eta 1858an Batasunean sartu zen.