Miller, Henry
Estatu Batuetako idazlea (New York, 1891 - Pacific Palisades, 1980). Parisa joan zen bizitzera 1929an, eta bertan aurkitu zuen bere liburuak idazteko giro egokia. Autobiografia kutsua dute Miller-en obrek; errealismo handiko lanak idatzi zituen, erotismoz beteak, estilo librean idatziak. Parisen idatzi zituen lehen liburuek eskandalu handia sortu zuten, eta ondorioz debekatuak izan ziren Britainia Handian eta Estatu Batuetan. Debeku hori indarrean dago oraindik leku batzuetan, gehienen ustez haren belaunaldiak eman zituen idazle handienetakoa izan zen arren. Idatzi zituen lanen artean hauek ditu eleberri eta saiakera aipagarrienak: Tropic of Cancer (1934), Tropic of Capricorn (1938), Max and the White Phagocites (1938), The Colossus of Maroussi (1941), The Wisdom of the Heart (1941), Plexus (1952), Time of Assassins (1956, Eraileen garaia), Big Sur and the Oranges of Hyeronimus Bosch (1957, Big-Sur eta Jeronimo Boskoren laranjak).