milorri
iz. Bot. Lore elkartuen familiako belar landarea (Achillea millfolium). Zurtoin zuzen sendoa eta garoaren egiturako hostoak ditu, orri horztun askoz osatuak, eta pitxi-lorearen antzeko lore txikiz osatutako ginbailak. Herri sendagintzan urdaileko eta hesteetako ondoeza kentzeko erabiltzen da loreekin egiten den edabea. Bide ertzetan eta belardietan hazten da, batez ere.