Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

milonita

iz. Miner. Norabide desberdineko presioen eraginez, dinamometamorfismoaren eragin handia jasan duten harrien genero izena; metamorfismo horren ondorioz harriak erabat puskatuta agertzen dira eta sarritan aldaketak ere izaten dira harri horien mea osaeran. Oso harri trinkoak dira eta oso ale txikiz osatutako kristal egitura dute. Failen haustura lauetan agertu ohi dira.