mikobakterio
iz. Med. Aktinomizetalen ordenako izen bereko generoko baziloa. Bazilo grampositibo meheak dira, eta hari gisako bi luzakin izaten dituzte. Mikobakterio batzuk eritasunak sortzen dizkiete animalia batzuei eta gizonari: M. leprae (legenarena), M. tuberculosis (tuberkulosiarena edo Koch-en baziloa) motek besteak beste.