Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mikelestorena Endara, Jose Antonio

Nafar idazlea (Lesaka, 1710 - Lesaka, 1785). 1734an apaiz egin zen. Aurrena Irunen egon zen apaiz eta gero Lesakako erretore eta San Agustin komentuko mojen kapilau. 1749an Cerura nai duenac ar dezaquean vide erraza argitaratu zuen, Iruñean.