Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

mikelete

iz. Gipuzkoako Diputazioaren mendeko zen miliziako kidea. Foru polizia baten antzekoa zen mikeletea, eta gaizkileen errepresioa eta Diputazioaren zergak kobratzea izan zituen, besteak beste, zeregin nagusi. Mikelete izena eman zitzaien, halaber, Bizkaiko foru poliziei hasieran, baina 1877tik aurrera miñoi izena hartu zuten. Bigarren gerra karlistaren garaian, liberalen aldeko mikeleteen armada-taldea sortu zen 1872an. 1937ko ekainean desagerrarazi zituzten agintari frankistek Gipuzkoako mikeleteak eta Bizkaiko miñoiak, Errepublikaren alde borrokatu zirelako.