Mikhalkov, Nikita
Zinemagile errusiarra (Mosku, 1945). Pintore baten biloba eta idazle baten semea da, Andrei (Mikhailov) Kontxaloski zinemagilearen anaia. Antzezle gisa hasi zen zineman. Besteak beste, Errusiako literaturako klasikoak egokitu zituen. Antzezle lana guztiz utzi gabe, Begi beltzak (1987, Oci ciornie) filmearekin nazioarteko arrakasta izan zuen. 1990eko hamarraldian aurrerantzean arrakasta handiko lanak egin zituen: Urga, maitasunaren lurraldea (1991), Eguzkiak erreta (1994, atzerriko film onenaren Oscar saria), Siberiako bizargina (1998).