Michelin, André
eta Édouard. Frantziako industria gizon eta asmatzaileak (Paris, 1853 - Paris, 1931); (Paris, 1859 - 1940). Haien izena daraman pneumatikoa sortu zuten. 1891n, Edouardek bizikletarentzako pneumatikoa egin zuen, eta 1894an, zaldiekin ibiltzen ziren ibilgailuentzako beste bat. 1899an, pneumatiko mota hori automobilera egokitu ondoren, automobilek orduko 100 km-ko lastertasuna lortu zuten. 1900ean, Andrék “Michelin gida” ezaguna kaleratu zuen. Pneumatikoak egiten zituen Michelin lantegia aurrenetakoa izan zen lanaren antolakuntzan molde berriak erabiltzen.