Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Midas

Mit. Greziako mitologian, Frigiako erregea, Gordiasen eta Zibeleren semea. Ukitzen zuen guztia urre bihurtzeko dohaina eman zion Dionisiok. Gosez eta egarriz hiltzear zegoela, jainkoari dohain hori ken ziezaion eskatu zion.