Michelozzi, Michelozzo
Italiar Berpizkundeko eskultore eta arkitektoa (Florentzia, 1396 - Florentzia, 1492). Arkitekto gisa, Brunelleschiren lanaren jarraitzaile izan zen, eta Médicis-Ricardi jauregia eta San Markos komentua eraiki zituen, biak Florentzian. Eskulturan Donatelloren ikasle eta laguntzaile izan zen; egin zituen lanetan nabaria da Erromako klasizismoaren eragina. Brunelleschi eta Albertirekin batera, Berpizkundeko estiloaren aitzindaria izan zen.