Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

metenpsikosi

iz. Arima gorputz batetik bestera aldatzea. Metenpsikosi sinestea guztiz antzinakoa da eta sortaldean du jatorria; garrantzi handia du hinduismoan. Antzinako Egiptoko Hildakoen Liburua-ren arabera hildakoaren arima animalia bilakatzen zen, hegazti eta suge batez ere. Sartaldean Pitagorasek ezagutarazi zuen ideia hau K.a. VI. mendean.