meteoro
iz. Atmosferako gertaera. Airezkoa (haizea), urari dagokiona (euria, elurra, etab.) argizkoa (ostadarra, parhelioa, etab.) edo elektrizitatezkoa (tximista, etab.) izan daiteke. v Astr. Meteoro batek lurreko eguratsa zeharkatzen duenean sortzen den argi fenomenoa. 12 eta 72 km bitarteko abiada ekartzen du, eta bidean aurkitzen dituen gas molekulak kitzikatu eta ioitu egiten ditu. Ondorioz ildo argitsua sortzen da. Meteoroa eguratsean sartu baino lehen meteoroide izenez ezagutzen da eta iristen denean, meteorito izenez.