metazoo
iz. eta izond. Zool. Izen bereko azpierreinuko animaliez esaten da. Zelula anitzez osatutako animaliak dira metazooak. Ehunak osatzeko eran eta horien funtzioak betetzeko moduan antolatuak izaten dituzte zelulak. Gorputza ehunez eta organoz osatua izateak bereizten ditu beste animalietatik. Metazoo guztiek dute nerbio sistema, bizkarroi batzuek izan ezik. Goi mailako metazooek alde banatarako simetriazko egitura dute. Gaur egungo animaliarik gehienak azpierreinu honetakoak dira. 29 phylum-etan banatzen da.