Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

metalgintza

iz. Metalak lortzeko teknika eta industrien multzoa. Hiru arlo nagusitan sailkatu ohi da normalean: 1) Erauzketaren metalurgia; metalen erauzketaz, fintzeaz eta hautatzeaz arduratzen da. Metal gehienak beste elementu batzuekin konbinaturik aurkitzen dira izadian, eta mineralak ere ez dira garbiak aurkitzen. Metalak eta mineralak egoera nahiko garbian lortzeko, meak xigortu, erre, urtu edo elektrolisia egin behar izaten zaie. 2) Metalografiak metalen eta beren aleazioen egitura aztertzen du. 3) Metalurgia fisikoak metalen eta aleazioen tasun fisikoak eta kimikoak aztertzen ditu. Metalurgiaren oinarri da, eta beste batzuen artean arlo hauek biltzen ditu: oreka diagramak, trataera mekanikoak eta termikoak, trinkotze eta hozte prozesuak, metalen higadura, herdoiltzea, akatsak etab. Sailkapen honen barruan kimika analisiak, bakartze teknikak eta fenomeno elektrokimikoak ere sartuak daude.