Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

metaloide

iz. Kim. Erdieroaleen tasunak dituzten eta metalak ez diren gai bakun gotorrak izendatzeko erabilia izan den izena, jadanik zaharkitua. Gaur egun ez da erabiltzen hitz hau, elementu kimikoen beste sailkapen bat egiten baita: metalak eta metalak ez direnak (edo ez-metalak). Oro har, azken hauek beroaren eta elektrizitatearen eroale aski txarrak dira eta elektronegatibitate handia dute. Metalak ez diren 25 bat elementu ezagutzen dira eta bi multzotan sailka daitezke: 1) eroaletasun elektriko txiki samarra dutenak (erdieroaleak); hauek denak trinkoak dira, eta metalen antz handia zutelako lehen metaloide deitzen zitzaien. Artsenikoa, antimonioa, boroa, germanioa, polonioa, selenioa, silizioa eta telurioa dira. 2) Beste aldetik eroaletasun oso apala dutenak; gehienak gasak dira. Hidrogenoa, halogenoak, nitrogenoa, oxigenoa, fosforoa, karbonoa, gas nobleak eta sufrea dira multzo honetakoak.