Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

metalizazio

iz. Teknol. Metal baten gainazala isurkari bihurtutako beste metal baten partikulez estaltzeko prozesua. Metalizazioa jasoko duen gainazala hondarrez (edo bestelako sistema batez) urratu behar da, metal partikulak hobe itsats daitezen. Gainazal metalizatuak gogorragoak dira, eta marruskaduraren aurkako erresistentzia handiagoa dute.