metakriliko, azido
Kim. Isurkari koloregabea, pozoitsua, 15 °C–tan urtzen dena [H2C:C(CH3)COOH]. Uretan, alkoholean, eterrean eta disolbatzaile organiko gehienetan urgarria, sukoia eta polimeroak aise sortzen ditu. Azido sulfuriko kontzentrazioz beheratutik lortzen da, azetona zianhidrinaren eraginez; eta, baita ere, isobutilenoaren oxidazioz. Erabilera ugari ditu industrian, bai monomero forman, baita polimero forman ere.
- metahizkuntza
- metaka
- metakarpo
- metaketa
- metakrilato
- metakriliko, azido
- metal
- metalazio
- metaldehido
- metalgintza
- metaliko