metal
iz. Gai bakuna, distira berezia duena, elektrizitatearen eta beroaren eroale ona. || Metalezko. Metalezko ontzietan. || Metal(-)iturri. Metal ura ematen duena. || Metal(-)ur. Zenbait mea mota, adibidez burdina, urturik duen ura. v Metal karboniloa. Metal astun baten (nikela, burdina, kobaltoa, etab.) atomo baten edo biren eta karbonilo multzoaren (C=O) arteko loturaren ondoriozko gaia. Nikel karboniloa oso pozitsua da, 38 °C–tan karbono monoxidoa sortzen baitu. v Metal ez dena edo ez-metala. Bi multzoko gaiak biltzen ditu kontzeptu honek: metalekin inolako antzik ez dutenak (gas batzuk –oxigenoa, gas nobleak, nitrogenoa, hidrogenoa, kloroa, fluorra–; isurkari bat –bromoa–; gai solido batzuk –karbonoa, fosforoa, sufrea, iodoa–); eta metalekin nolabaiteko antza dutenak (trinkoak denak eta elektrizitatearen erdieroaleak: boroa, silizioa, artsenikoa, germanioa, selenioa, telurioa, antimonioa eta polonioa). Garai batean, metaloide izenaz ezagutzen ziren ez-metalak. v Metal Aroa. Hist. Metalak lantzen hasi ziren historiaurreko aldia, Neolitikoaren ondorengoa. ik. historiaurre. Lantzen zen metalaren arabera banatzen da Metal Aroa: Kobrearen Aroa edo Eneolitoa; Brontze Aroa; eta Burdin Aroa. Azken honetan hasi zen gizona idazten. Metal Arokoak dira lanaren bereizketa, hirigintza, merkataritza eta garraioak.