Mesguich, Daniel
Frantses antzezlea eta antzerki zuzendaria (Aljer, 1952). Antoine Vitez-en ikasle izan zen Parisko Kontserbatorioan. 1974an bere konpainia sortu zuen, Théâtre du Miroir, eta berehala egin zen ospetsu. Hamlet-en lehenengo lana zuzendu zuenetik (1977), bikoiztu edo biderkatu egiten zituen pertsonaia nagusiak, lanaren alderdi desberdinak erakusteko. Lilleko Métaphore-ko zentro dramatikoko zuzendari izan da 1991. urtetik aurrera, eta Kontserbatorioko arte dramatikoko irakasle. Gutxitan aritu da berak sortutako ikuskarietan, baina beste zuzendarien lanetan parte hartu izan du: Les mots pour le dire (1983, Esateko hitzak); La femme fardée (1990, Emakume pintatua); Jefferson à Paris (1994, Jefferson Parisen). Opera lanak ere zuzendu ditu, Richard Wagner-en Tetralogia besteak beste 1988an.