Mesia
Danubio Beherean zegoen erromatar probintzia. Traziarrak ziren bertako biztanleak. Erromatarrek ez zuten guztiz menderatu K.a. 29. urtea bitartean. Erromak K.o. 15. urtean probintzia izendatu zuen, eta Mazedoniarekin eta Akaiarekin elkarturik egon zen 44. urtea arte. Trajanok Mesian jarri zuen Dazia konkistatu behar zuen gudarostearen egoitza nagusia. Diocleziano enperadoreak bost zatitan banatu zuen. IV. mendean godoak eta hunoak jabetu ziren Mesia probintziaz.