Merino, José María
Espainiar idazlea (Coruña, 1941). 1976an Eleberriak eta Ipuinak saria jaso zuen, eta 1985ean Kritikaren saria. Lan aipagarrienak, narratiban: Novela de Andrés Choz (1976, Andrés Choz-en eleberria); Cuentos del reino secreto (1982, Erreinu sekretuaren ipuinak); El caldero de oro (1981, Urrezko pertza); La orilla oscura (1985, Ertz iluna); El oro de los sueños (1986, Ametsen urrea); La tierra del tiempo perdido (1987, Denbora galduaren lurra). Poesia ere idatzi du: Cumpleaños lejos de casa (1988, Urtebetetzea etxetik urrun) eta Obra pética completa (Poesia lan osoa). 1998. urtearen bukaeran Intramuros liburua argitaratu zuen. Ipuin egiturako liburu horretan bere haurtzaroko –Leonen, gerra ondoren– espazio pertsonal eta kolektiboen deskribapena egin zuen.