Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Merikaetxebarria Zuinaga, Antton

Bizkaitar zinemagilea (Bilbo, 1944). 1972. urtean egin zuen lehen film laburra: Oldarren zurrumurruak. Haren ondotik Barrio Rekalde Betolaza (1974), Arrantzale (1975), Euskal Santutegi sakona (1976), 3. Ikuska (1979) eta Bizkaiko Lege Zarra (1980) film laburrak egin ditu.