meristema
iz. Bot. Landareen enbrioien ehuna. Kubo edo zilindro formako zelula batetik edo zelula multzo batetik sortzen da; zelula horiek zatiketa bidez ugaltzeko gaitasuna dute eta landare helduen ehunak sortzen dituzte. Bi motako meristemak bereizten dira: kimuetan eta sustraietan izaten dena eta landarearen parte zaharrenetan izaten dena.