Mérimée, Prosper
Idazle frantsesa (Paris, 1803 - Cannes, 1870). Hizkuntzalari eta arkeologo ere izan zen. 1825ean argitaratu zuen lehen liburua, Théâtre de Clara Gazul (Clara Gazul-en antzerkia). 1834an monumentu historikoen begirale izendatu zuten eta 1853an senatari izan zen. Espainiako eta Britainia Handiko tradizioak ongi ezagutzen zituen. Haren eleberrien artean ezagunena Chronique du règne de Charles IX (1829) izan zen. Baina sona handiagoa eman zioten kontakizun laburrek. Horietarik azpimarragarrienak dira: Mateo Falcone (1829, Nemesio Etxanizek euskaratua), Les âmes du purgatoire (1834, Purgatorioko arimak), La Vénus d’Ille (1837), Colomba (1840) eta Carmen (1845, Asun Garikanok euskaratua), Bizet-ek operarako egokitu zuena. 1885ean, Stendhal, ordurako hila zenari buruzko oroitzapen liburu bat argitaratu zuen Notes et souvenirs izenburuarekin.