meridiano
iz. Lurraren gainaldeko puntu jakin batetik eta bi lurburuetatik igarotzen den zirkulua. v Geom. Esfera edo bestelako biraketa-gainalde batek, kurba lau batek bere erdigunetik igarotzen den ardatz bati buruz eratzen duen gainaldeak alegia, bere ardatzetik igarotzen den plano batekin duen intersekzio lerroa. v Nazioarteko meridianoa. Londresko Greenwich astronomia behaketa zentrotik igarotzen dena. Hitzarmenez, Lurraren longitudea neurtzerakoan, bertatik hasten da kontatzen; orobat, abiapuntu hori erabiltzen da ordu neurketan.