Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Menfis

Egiptoko hiria, antzinako Egiptoko hiriburuetako bat. Menesek sortu zuen, Kairotik 35 km-ra, Nilo ibaiaren ezkerraldean, eta monumentu garrantzizkoak izan ziren han. Hiriaren beherakada al-Fustat hiria sortu zenean, Nilo ibaiaren eskuinaldean, Menfisen pare-parean, hasi zen. 1850ean egindako indusketetan aurkitu zen Menfis.